Berriak


Ebaluazio Diagnostikoa 2017

publicado a la‎(s)‎ por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-   [ actualizado el ]

2016-2017 ikasturtean , ISEI-IVEI erakundeak Ebaluazio Diagnostikoa burutu du Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. 

Orain dela gutxi bidali diegu familiei banakako txostena. Txosten horretan aurkezten dira frogan ebaluatutako bost konpetentziako bakoitzean lortutako emaitzak. 

Emaitzak interpretatzeko informazio gehiago nahi baduzue, begiratu Familiarentzako txostena

Jaso duzuen eskutitzean  Txosten exekutiboa aipatzen da.  ISEI-IVEI erakundeak  oraindik ez du argitaratu. egingo duenean, gune honen bidez jakinaraziko dugu. 

Arrigorriaga BHIko emaitza orokorraren txostena zuen eskura dago zuzendariaren bulegoan. 

Euskara Eguna 2017 ospatzen

publicado a la‎(s)‎ 14 dic. 2017 3:15 por Juan Carlos Guerra


Aurten ere, Kodearen Orduan parte hartzen dugu #hourofcode

publicado a la‎(s)‎ 7 dic. 2017 6:17 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 15 dic. 2017 12:06 ]


Kodearen Ordua Konputazio Zientzietarako ordu bateko sarrera da, mundu guztiak programatzen ikas dezakeela erakusteko eta honela diziplinaren oinarrizko kontzeptuak modu dibertigarri batean ulertzeko.

Kodearen Ordua mugimendu globala da, 180 herrialde baino gehiagoko milioetako ikasleengana iristen dena. Munduko edozein lekutan, edozein pertsonak, Kodeko Ordu bat antola dezake. . Esperientziarik ez da behar. 4 eta 104 urteren arteko adinetarako.

Noiz egiten da? Konputazio Zientziak astean (abenduaren 1.aste osoan)

Nork antolatzen du? Code.org erankundeak [Irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoa]






Master Txof Osasungarria

publicado a la‎(s)‎ 7 dic. 2017 0:44 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 7 dic. 2017 0:45 ]

Elikadura osasungarria ikasleengan kontzientzia kritikoa garatzeko 'Emaidazu Pozoia' Unitate didaktikoa landu dugu DBH 3. mailako guztiekin. Talde bakoitzak arlo ezberdin bat landu du eta amaitzeko, azaroaren 28an, VsF taldeak antzerkia ekarri du institutura. Hona hementxe duzue laburpen txiki bat  (Agenda 21 blogean Marian Calvok argitaratutako artikulua)


Gurasoentzako hitzaldia: arriskuak, potentzialtasunak eta prebentzioa sarean

publicado a la‎(s)‎ 29 nov. 2017 4:35 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 30 nov. 2017 2:34 ]


Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

publicado a la‎(s)‎ 25 nov. 2017 9:17 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 25 nov. 2017 9:18 ]

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkarko Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Arte Eszenikoetako ikasleek, beraien irakaslea den Carlos Diez-ek zuzenduta, euren ekarpena egin nahi izan dute giza mural eginez. Zorionak neskak!

Familien gunea (lehen Ikastea)

publicado a la‎(s)‎ 2 nov. 2017 2:09 por Juan Carlos Guerra

https://sites.google.com/arrigorriagabhi.net/familienwebgunea/p%C3%A1gina-principal

Lehen "Ikastea" izeneko familientzako atariaren pilotajea egin ondoren, Hezkuntza Sailak "Familien gunea" aplikazio berri honekin eskura jarri nahi ditu ikasleen datu eta informazio guztiak, baita, egin beharreko prozedurak Atari bakar batean egiteko aukera ematea.

Aplikazio honen bidez datu pertsonaletara, ordutegietara, jantokietako informaziora, irakasleekin harremanak izatera, eta abar sartzeko ahalmena izango dute familiek modu sinple eta arinean.

Oraindik ez daude eskura aplikazioak izango dituen funtzionalitate guztiak. Hauek inplementatzen joango dira datozen hilabetetan.

Web gune bat sortu dugu informazio guztiarekin:  labur.eus/fgunea
Familien gunean sartzeko: www.ikastea.hezkuntza.net/eu 

Hizkuntza ikastaroak atzerrian. DBH eta Batxilergoko ikasleak. 2018ko uda

publicado a la‎(s)‎ 24 oct. 2017 2:12 por Juan Carlos Guerra

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib1/eu_2032/cursos_extranjero_e.html

Arrigorriaga BHIk parte hartuko ditu eTwinning-eko bi proiektutan

publicado a la‎(s)‎ 23 oct. 2017 1:51 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 23 oct. 2017 1:54 ]


Etwinning Europako irakasle eta ikasleen plataforma digitala da. Bere helburua da eTwinning-en parte hartzen duten herrietako irakasle-ikasleen arteko ideiak trukea, lankidetza sustatzea eta harremanak erraztea IKTen bidez. Ikasturte honetan 2017/18 Arrigorriaga BHIk parte hartuko ditu eTwinning-eko bi proiektutan:

“How to survive on a deserted island” (Nola bizirik irautea uharte bakarti batean) 

Horretarako hurrengo Institutu hauekin koordinatuko gara elkarrekin lan egiteko eta hobeto elkar ezagutzeko:

Greziako A' Arsakeio Junior High School in Ekali, Drossia Letoniako Krišjāņa Valdemāra Ainažu pamatskola, Salacgrīvas novads Letonia Frantziako Collège d'Albret, DAX Rumaniako Colegiul Tehnic "Elisa Zamfirescu", Satu Mare Rumania Ukraniako Kyiv gymnasium Troyeschyna , Kyiv Ucrania Ukraniako Bila Tserkva secondary school No 21, Bila Tserkva Ucrania Armeniako Yerevan N89 Basic school, Yerevan Armenia.

Gure ikasleek “Robinson Crusoe” liburua irakurriko dute eta ikasiko dute nola bizirik irautea uharte bakarti batean: nola eraiki aterpea, nola prestatu janaria eta abar. Proiektuko azken lana ebook bat sortzea izango da. Lan taldeak internazionalak izango dira.

“Our land, our town, our traditional recipes" (gure lurra, gure hiria, gure errezeta tradizionalak)

Horretarako Italiako Bigarren Hizkuntzako Institutu batekin (ICS “P. Allori” di Iglesias, Sardinia, Italia) koordinatuko gara. Ikasleen elkartrukatuko dute informazioa beraien eskolaz, hiriaz eta eguneroko bizitzaz. Bukatzeko errezeta tradizionalak idatziko dituzte eta beste herrialdeko plater bat prestatu behar izango dute.

Eta hau da gure irakaslea den Cristina Sierrak ikasleekin prestatu duen web orria: https://sites.google.com/arrigorriagabhi.net/etwinning17-18

Irteera Laboratorium-era

publicado a la‎(s)‎ 16 oct. 2017 3:38 por Juan Carlos Guerra

Pasa den urriaren 6an irteera bat egin genuen Bergarako errege mintegira, hobe esanda Laboratorium deitzen denera. Errekalde jauregian dago, errege mintegi eraikuntza zena gaur egun UNED dena.

Batxilergoko 1. mailako Kultura Zientifikoko ikasleekin joan ginen eta wolframio elementuaren aurkikuntza nola gertatu zen ezagutu genuen beste guza batzuen artean.


1-10 of 161