Berriak‎ > ‎

2016-2017 ikasturte hasierako agurra

publicado a la‎(s)‎ 15 jul. 2016 1:47 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
2016-2017 ikasturtea

Agur eta ongi etorririk beroenak gure zentroko partaide zareten guraso eta ikasle guztiei.

Gutun honetan argibide batzuk eman nahi dizkizuegu datorren kurtsoari begira:

Ikasturtea irailaren 7an hasiko da ikasle guztientzat. Aurkezpena bi ordukoa izango da 10:00etatik 12:00etara. Egun honetan jantokiko zerbitzurik ez da egongo.
Irailaren 8tik aurrera, klase egun normalak hasiko dira udako ordutegi trinkoaren arabera: 8:30etatik 14:30etara

Jantokia (DBH): Garraio zerbitzua erabiltzen dutenak, eta kontrako mezurik ez badugu jasotzen, jantokian bazkalduko dute irailaren 9tik aurrera (egun hau barne). Besteek, abisua eman behar digute apuntatzeko. Zalantzarik izatekotan, Patxo Fernandez de Larrinoa (arduradunari) deitu.
Dieta berezia hartu behar bada, esan, mesedez, jantokiaren arduradunari.

Patxo fernández de larrinoa posta elektronikoa:
patxof@arrigorriagabhi.net
Institutuko telefonoa: 946714191

Garraioa (DBH): Zerrendak ordutegiekin batera geltokietan eta ohiko lekuetan ipiniko dira irailaren lehenengo astean. Dena dela, aurkezpen egunerako ordutegi berezia egongo da.

DBHko eta Batxilergoko testu-liburuen zerrenda, egutegia eta ordutegia institutuko web-orrian (www.arrigorriagabhi.net) ikus ditzakezue.

Zuen seme-alabek tutorea, irakasle taldea eta abarri buruzko informazioa aurkezpen egunean jasoko dute.

Agur bero bat, eta iraila arte.

Zuzendaritza taldea
Comments