Berriak‎ > ‎

Aurten ere, Zientzia Azokan

publicado a la‎(s)‎ 9 may. 2016 1:16 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 17 may. 2016 11:54 ]
Kultura Zientifikoko ikasleek aztertu dute D bitaminaren mailak Arrigorriaga BHIko ikasleengan. Horretarako 100 ikasle boluntarioei dieta eta eguzkipean egondako denborari buruz inkestak egin dizkiete eta odola atera zieten otsailean.

Ikaseriaren %21ak badu D bitaminaren gabezia, nahikotxo, beraz, arnasa hartu behar dugu naturan edo hirian, udan zein neguan, D bitamina sintetizatzeko eguzki-errediazioa beharrezkoa da eta!

Emaitzak eta ondorioak erakutsi dituzte ZIENTZIA AZOKAn, joan den Apirilaren 23an, Bilboko Plaza Berrian. Saririk ez, baina haien ustez errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

Eskerrik asko parte hartu duten ikasle zein irakasle laguntzaileei eta bereziki Medikosta Laborategiari eta Beatriz Astigarragari, Endokrinologian eta Nutrizioan aditua.


Comments