Berriak‎ > ‎

Gure ikasleak Elhuyarren Zientzia Azokan

publicado a la‎(s)‎ 21 abr. 2015 6:39 por Juan Carlos Guerra
http://zientzia-azoka.elhuyar.org/azoka

Datorren larunbatean, apirilaren 25ean, Bilboko Plaza Berrian 2014-2015 ikasturtean Zientzia Azokan parte hartu duten ikasleek beraien ikerketa-proiektuak aurkeztuko dituzte. Aurtengoan gure institutuko batxilergoko 1. mailako Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleek proiektu ezberdinak burutu dituzte taldeka, eta interesa duenari azaltzeko prest izango dira bertan. 
Beraz, anima zaitezte eta eman ezazue bueltatxo bat Plaza Berritik.  Goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte izango dira bertan.
Egitaraua Zientzia Azoka web orrian duzue.

Comments