Berriak‎ > ‎

IKASLE EZTANDAK EGINDAKO GREBA DEIALDIA: M 27

publicado a la‎(s)‎ 26 mar. 2014 1:58 por IZASKUN MARIÑELARENA   [ actualizado el 28 may. 2014 23:28 ]

   Idazki honen bidez, ikastetxeko zuzendaritzak martxoaren 27rako, ostegunerako, deituta dagoen greba deialdiaren berri eman nahi dizue. Geldialdia “HEZKUNTZA HERRITIK HERRIARENTZAT” BIZKAIKO IKASLE EZTANDA plataformak proposatutako greba, da. Ikasleek egindako bozketen emaitzak ondoko hauek izan dira:


 Guztira – Total 368
 Baiezkoak- A favor 311
 Ezezkoak – En contra 2
 Abstentzioak- Abstenciones 4
 Zuriz- En blanco 15
 Baliogabeak - Nulo 6
 Ez dira etorri - No han venido 30

-Baiezkoen kopurua beste guztien batura baino handiagoa denez, proposamena onartu egin dute ikasleek, eta greba egin ahal izango dute martxoaren 27an, egun osoan.

-Gogoratu DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek ez dutela greba egiteko eskubidea.

-Gurasoen baimena ez duten ikasleek ezin dute greba egin.

-Onarpen hau ez da loteslea, eta nahi duten ikasleak etor daitezke eta eskola normala jasoko dute.

-Gogoratu azterketak eta ekintza bereziak (hitzaldiak, irteerak…) errespetatu egiten direla.

 

Zuzendaritza, 2014-03-26

Comments