Berriak‎ > ‎

Kodearen Ordua 2016 #HourOfCode

publicado a la‎(s)‎ 10 dic. 2016 3:27 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 10 dic. 2016 3:35 ]

Gure ikasleek eta irakasleek Kodearen Ordua 2016 ekimen globalean parte hartu dute. Izan ere Arrigorriaga Institutua modu ofizialean Bizkaiko ikastetxe publiko bakarra izan da mundu mailan egiten den jarduera honetan.

Kodearen Ordua Konputazio Zientzietarako ordu bateko sarrera da, mundu guztiak programatzen ikas dezakeela erakusteko eta honela diziplinaren oinarrizko kontzeptuak modu dibertigarri batean ulertzeko. 

Zehaztasun guztiak web site honetan ikus daitezke: bit.ly/kodeordua



Comments