Berriak‎ > ‎

LOMCE-ren kontrako ikasleen greba

publicado a la‎(s)‎ 20 nov. 2013 2:29 por IZASKUN MARIÑELARENA   [ actualizado el 20 nov. 2013 2:36 ]
Idazki honen bidez, ikastetxeko zuzendaritzak azaroaren 21erako, ostegunerako, deituta dagoen greba deialdiaren berri eman nahi dizue. Geldialdia “LOMCE-ren aurka”” da eta egun osokoa izango da. Ikasleek egindako bozketen emaitzak ondoko hauek izan dira:

 Guztira – Total 368
 Baiezkoak- A favor 330
 Ezezkoak – En contra 2
 Abstentzioak- Abstenciones 3
 Zuriz- En blanco 14
 Baliogabeak - Nulo 6
 Ez dira etorri - No han venido 13

-Baiezkoen kopurua beste guztien batura baino handiagoa denez, proposamena onartu egin dute ikasleek, eta greba egin ahal izango dute azaroaren 21ean, egun osoan.

-Gogoratu DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek ez dutela greba egiteko eskubidea.

-Gurasoen baimena ez duten ikasleek ezin dute greba egin.

-Onarpen hau ez da loteslea, eta nahi duten ikasleak etor daitezke eta eskola normala jasoko dute.

-Gogoratu azterketak eta ekintza bereziak (hitzaldiak, irteerak…) errespetatu egiten direla.

Zuzendaritza, 2013-11-20


Comments