Berriak‎ > ‎

Maiteminez III liburuaren aurkezpena

publicado a la‎(s)‎ 25 abr. 2017 11:55 por Juan Carlos Guerra   [ actualizado el 11 may. 2017 4:10 ]
Arrigorriagako Udalbatza Aretoak apirilaren 26an hartu uen Maite Minez III liburuaren aurkezpena, institutuko ikasleen maitasun-gutunekin idatzi dena. Ekitaldia 18:00etan hasi zen eta, ikastetxeko ikasleak eta Euskara Batzordeko ordezkariak ez ezik, Arkaitz Estiballes bertsolaria eta Gotzon Barandiaran idazlea ere bertan izan ziren.

Badira urte batzuk Arrigorriagako Institutuko Euskara Batzordea maitasun-gutunen lehiaketa antolatzen hasi zenetik Batxilerreko eta DBHko 4. mailako ikasleentzat; mezuen maila altua ikustean, ordea, pentsatu zuen pena litzatekeela horiek ahaztea. Beraz, erabaki zen irabazleen eta finalisten gutunak argitaratu behar zirela. Gutun bakoitzari irudi bana gehitu zitzaion, eta hala jaio zen lehen liburua; ondoren, bigarren bat egin zen eta, oraingoan, hirugarrena aurkeztuko dugu. Maite Minez III liburuak 25 irabazle eta finalisten, azalaren diseinuaren eta 21 irudigileren lana bildu du.

Iturria: Arrigorriagako Udala eta Arrigorriaga BHIko Euskara Batzordea







Comments