Proiektuak‎ > ‎

BIDELAGUNA

Iraupena: 2009-2010 ikasturtean jarri zen martxan proiektu hau. Aurten 20 ikaslek hartuko dute parte 10 talde bitan banatuta. Talde bat garraiatuentzat izango da eta laguntza arratsaldeko ordu bietatik hiruretara izango dute. Beste taldea arratsaldeko laurak eta hamarretik bost eta erdiak arte egongo da.

Helburuak:

1.       Aniztasunari erantzuna ematea

2.       Eskola porrota jeistea

3.       Proiektuan parte hartzen duten ikasleak hezkuntza sistemara erakartzea eta inplikazio maila ikastetxeko ekintzetan indartzea

4.       Ikasleen integrazio maila ikasgeletan indartu

5.       Familien inplikazio maila  areagotzea

Ekintza Plana:

1.       Lan kooperatiboa bultzatuz eta proiektuen lana bideratuz klasean ikasleak ikasten dituzten eduki ezberdinak beste era batera landu (errepaso ariketak,  joku eta jolasak erabiliz edukiak birpasatuz)

2.       Irakurmena eta idazmena landu metodologia erakargarriagoa erabiliz

3.       Oinarrizko matematika edukiak landu

4.       Norbanakako tutoretza (tutoretza arruntaz gain) ikasketa burutzatik eraman

5.        Monitorea, orientatzailea eta ikasketa buruaren arteko koordinazioa

Irakasle arduradunak: M.Carmen Alonso eta Bego Calero

Monitorea: Asier Eskuzen

Aurrekontua: 10 orduko kreditua eta diru laguntza zuzena

Comments