Zerbitzuak‎ > ‎Orientazioa‎ > ‎

Tutoretza Plana

2015/2016 IKASTURTEA

 

Orientatzailea:              Begoña Calero

Elkarrizketa ordua:       Astelehena 12:40-13:35

 

 

TUTORETZA ARLOAREN EDUKI MULTZOAK:

 

·       Garapen pertsonala: Hazkuntza pertsonalarekin, arazoei aurre egiteko ahalmena hobetzearekin, erabakiak hartzearekin eta bizitzan zehar proiektu pertsonala egitearekin lotutako edukiak sartzen dira. 

·       Orientazio akademiko profesionala: Eskolatze prozesuak aurrera egiten duen heinean, ikasleak bere ikaskuntza ibilbidearekiko eta lanbide-etorkizunarekiko hartutako erabakiek gero eta garrantzi handiagoa izango dute. Beraz nork bere buruaz, eskaintza akademikoaz eta lan munduaz duen ezagutza hartuko da oinarri ikasleari ibilbide honetan erabakiak hartzen laguntzeko.

·       Besteekiko harremanak, komunikazioa, talde lana, eta gatazken konponketa: Giza taldeen funtzionamenduarekin, elkar bizitza arauekin eta gatazken azterketa eta konponketarekin lotutako edukiak barne hartzen ditu.

·       Ikasketa prozesua:  Orokorrean, eskola errendimendua, agendaren erabilera, lan kooperatiboa, ikasketa tekniken aplikazioa eta metakognizio estrategiak optimizatzen dituzten gaitasunekin lotutako edukiak dira.



TUTORETZA PLANEAN PROGRAMATUTAKO GAIAK ETA JARDUERA NAGUSIAK MAILAKA

 

DBH 1

·         Tutoretzaren helburuak eta plangintza azaldu. Tutorearen zereginak.

·         Ikasturte hasierako jarduerak:

°          Institutua ezagutzea.

°          Gela eta institutuko arauak

°          Agenda: bere edukia eta erabilera.

°          Ikasle ordezkaria eta ordezkari ordea aukeratzea.

°          Agenda 21rako ordezkaria aukeratzea.

°          Ikas-teknikak.

°          Talde-kohesioa errazteko jarduerak.

·         Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta (azaroak 25), gai honekiko sentsibilizazio jarduerak eta genero berdintasunaren aldeko jarduerak. 4 saioetako tailerrak AGLE elkarteko monitoreen eskutik.

·         “Gatazken Kudeaketa” tailerrak BITARBASK elkarteko monitoreen eskutik: elkarkidetzako negoziazioa, bitartekaritza. 3 saio/talde.

·         Drogamenpekotasun prebentzioa: alkohola eta tabakoa. "Kerik gabeko gelak" izeneko programaren barruan proposatzen diren jarduerak, Osakidetzak eta Hezkuntzak elkarlanean sortutako programa.

·         Manuel Seguraren materialetatik "Eztabaida moralak".

·         Orientazio akademikoa: Hurrengo ikasturtearen ikasgaien informazioa. Promozio irizpideak...

·         1., 2. eta 3. ebaluazioen ostean lanaren eta emaitzen balorazioa, taldean eta bakarka.

 

DBH 2

·         Tutoretzaren helburuak eta plangintza azaldu. Tutorearen zereginak.

·         Ikasturte hasierako jarduerak:

°          Gela eta institutuko arauak

°          Agenda: bere edukia eta erabilera.

°          Ikasle ordezkaria eta ordezkari ordea aukeratzea.

°          Agenda 21erako ordezkaria aukeratzea.

°          Ikas teknikak.

°          Talde-kohesioa errazteko jarduerak.

·         Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta (azaroak 25), gai honekiko sentsibilizazio jarduerak eta genero berdintasunaren aldeko jarduerak.

·         “Indarkeria eta Enpatia“ tailerrak. BITARBASK elkarteko monitoreak gidatuta: indarkeria mota desberdinak (fisikoa, psikologikoa), arrazismoa eta xenofobia, eskola jazarpena eta bulliyng. 4 saio/talde.

·         Drogomenpekotasun prebentzioa: alkohola, tabakoa, kanabisa. "Kerik gabeko gelak" programaren barruan proposatzen diren jarduerak.

·         Gai honen inguruan ordu bateko hitzaldia jasoko dute udaleko prebentzio zerbitzukoen eskutik.

·         Interneten erabileran segurtasun neurriak: “Gazteak eta Indarkeria Sarean” tailerrak, 3 saio talde bakoitzean BAKEOLA elkartearen eskutik.

·         Sexu heziketako ikastaroa. 4 saio talde bakoitzean DESIRAK gabinetearen eskutik.

·         Elkarren arteko harremanak: aniztasuna, gaiak/arazoak ikusteko era desberdinak daudela, besteekiko errespetua, enpatia, entzuketa aktiboa… Metodologia: film bat ikusi eta honen unitate didaktikoa landu.

·         Orientazio akademikoa: Hurrengo ikasturtearen ikasgaien informazioa. Promozio irizpideak...

·         1., 2. eta 3. ebaluazioen ostean lanaren eta emaitzen balorazioa, taldean eta bakarka.

 

DBH 3

·         Tutoretzaren helburuak eta plangintza azaldu. Tutorearen zereginak.

·         Ikasturte hasierako jarduerak:

°          Gela eta institutuko arauak

°          Agenda: bere edukia eta erabilera.

°          Ikasle ordezkaria eta ordezkari ordea aukeratzea.

°          Agenda 21erako ordezkaria aukeratzea.

°          Ikas-teknikak.

°          Talde-kohesioa errazteko jarduerak.

·         Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta (azaroak 25), gai honekiko sentsibilizazio jarduerak eta genero berdintasunaren aldeko jarduerak: “Tratu Onen Tailerrak” Udaletxeko Berdintasun Sailaren eskutik. 6 saio talde bakoitzean.

·         “Emozioen ezagupena” tailerrak. BITARBASK elkarteko monitoreak gidatuta: emozioen erregulazioa, ezagupena eta adierazteko konpetentzia. 3 saio/talde.

·         Ikaskideen taldean elkarrenganako errespetua eta elkarbizitza indartzeko jarduerak.

·         Drogomenpekotasun prebentzioa: gai hau lantzeko filme bat ikusi eta horren inguruko unitate didaktikoa landu. Filma: “Aingeruen zatia”

·         Gai honen inguruan ordu biko hitzaldia jasoko dute udaleko prebentzio zerbitzukoen eskutik. Gaia: kokaina.

·         Orientazio akademikoa: Hurrengo ikasturtearen ikasgaien informazioa. Promozio irizpideak...

·         1., 2. eta 3. ebaluazioen ostean lanaren eta emaitzen balorazioa, taldean eta bakarka.

 

DBH 4

·         Tutoretzaren helburuak eta plangintza azaldu. Tutorearen zereginak.

·         Ikasturte hasierako jarduerak:

°          Gela eta institutuko arauak

°          Talde-kohesioa errazteko jarduerak.

°          Ikasle ordezkaria eta ordezkari ordea aukeratzea.

°          Agenda 21erako ordezkaria aukeratzea.

°          Ikas-teknikak.

·         Sexu heziketako ikastaroa: 6 saio talde bakoitzean DESIRAK gabinetearen eskutik.

·         Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta (azaroak 25), gai honekiko eta genero berdintasunaren aldeko sentsibilizazio jarduerak.

·         Orientazio akademiko profesionala:

°          Norberaren interesak eta gaitasunak ezagutzea.

°          Hezkuntza Sistema eta honen eskaintza ezagutzea.

°          Lan-munduaren egoera ezagutzea.

·         “Lanbide Orientazio Ez Sexista Tailerrak”. 3 saio talde bakoitzean udaletxeko Berdintasun Sailaren eskutik.

·         Orientazio akademiko-bokazionala: azken erabakiak hartzea. Norberaren ezaugarri eta egoera akademiko zehatza kontuan harturik hurrengo ikasturteko ikasketa mota zein izango den aztertu, baloratu eta erabaki egokia eta errealista hartzea.

·         Batxilergo mota desberdinen informazioa eta ondorengo unibertsitate ikasketekin edo lanbideekin loturak ezagutzea.

·         Lanbide Heziketaren eskaintzea ezagutzea.

·         Lanbide Heziketa eskaintzen duten institutuak bisitatzea.

·         1., 2. eta 3. ebaluazioen ostean lanaren eta emaitzen balorazioa, taldean eta bakarka.





 Batxilergo 1. maila:

 

·           Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta (azaroak  25), jardueretan parte hartzea.

·           AESLEMEren eskutik hitzaldia (bizkar-muinean lesioa duten pertsonen elkartea). Gaia: erantzukizunez jokatu errepidean.

·           Udal prebentzio-zerbitzukoen eskutik, HIESaren prebentziorako hitzaldia.

·           Unibertsitate eta Fakultateen hitzaldiak.

·           Promozio irizpideen eta 2. mailako hautazko irakasgaien inguruko informazioa.

 

 Batxilergo 2. maila:

 

·         Orientazio akademiko profesionala: unibertsitate eta lanbide ikasketen eskaintza ezagutaraztea.

·         Unibertsitate eta fakultate desberdinen hitzaldiak.

·         Hautaproben inguruko informazioa eskaintzea eta izena emateko tramiteak egitea.

·         EHUko Campusak bisitatzeko irteerak antolatzea.

·         Drogamenpekotasun prebentzioko tailerra: “sintesiko drogak”, saio biko hitzaldia.

·         Lanbide Heziketako institutu batzuk bisitatzea.

·         Lanbide Heziketan matrikula egiteko prozeduraz informatzea.

·         Orientazio akademiko profesionala: Bakarkako orientazioa.

Comments