Arrigorriaga BHI. Esperientzia eleanitza 2016-2017

Post date: Jun 20, 2016 10:42:03 AM

Orain arte egin dugun bezala, datorren ikasturtean eskaintza eleanitza garatuko dugu ikastetxean.

Informazioa zabaltzeko eta zuen zalantzak argitzeko asmoz, datorren ostegunean, ekainaren 23an, institutuko Bilera Gelan elkartuko gara.

Hona hemen ordutegia:

DATORREN IKASTURTEAN DBH 3. MAILAN TALDE ELEANITZEAN EGON NAHI DUTEN IKASLEENTZAT: 16:30etan

DATORREN IKASTURTEAN DBH 1. MAILAN TALDE ELEANITZEAN EGON NAHI DUTEN IKASLEENTZAT: 17:30etan