Ebaluazio Diagnostikoa 2017

Post date: Dec 18, 2017 1:53:17 PM

2016-2017 ikasturtean , ISEI-IVEI erakundeak Ebaluazio Diagnostikoa burutu du Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Orain dela gutxi bidali diegu familiei banakako txostena. Txosten horretan aurkezten dira frogan ebaluatutako bost konpetentziako bakoitzean lortutako emaitzak.

Emaitzak interpretatzeko informazio gehiago nahi baduzue, begiratu Familiarentzako txostena

Jaso duzuen eskutitzean Txosten exekutiboa aipatzen da. ISEI-IVEI erakundeak oraindik ez du argitaratu. Egingo duenean, gune honen bidez jakinaraziko dugu.

Arrigorriaga BHIko emaitza orokorraren txostena zuen eskura dago zuzendariaren bulegoan.