Eskola-Kontseilua berriztatzeko hautezkundeak

Post date: Oct 26, 2016 6:14:32 PM

Urriaren 21tik Eskola Kontseilua berritzeko prozesua zabaldu da. Eskola Kontseiluan gurasoek, ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute eta bertan eragina duten erabakiak hartzen dira. Gogoratu nahi dizuegu zuen parte hartzea oso garrantzitsua dela, bai botoa emateko orduan, baita hautagaien zerrendak zabaltzen direnean ere. Hautagai izateko ikastetxean izen-abizenak eman behar dituzue eta zuen NANaren fotokopia ere bai. Gogorazten dizuegu posta bidez bozkatzea ere badagoela. Hala egin nahi izanez gero, hautagaien zerrendak argitaratu eta gero ikastetxeko idazkaritzan , argibideak eskatu ahal izango dituzue. Prozesuaren egutegia honakoa izango da: