Gure ikasleak Elhuyarren Zientzia Azokan

Post date: Apr 21, 2015 1:39:58 PM

http://zientzia-azoka.elhuyar.org/azoka

Datorren larunbatean, apirilaren 25ean, Bilboko Plaza Berrian 2014-2015 ikasturtean Zientzia Azokan parte hartu duten ikasleek beraien ikerketa-proiektuak aurkeztuko dituzte. Aurtengoan gure institutuko batxilergoko 1. mailako Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleek proiektu ezberdinak burutu dituzte taldeka, eta interesa duenari azaltzeko prest izango dira bertan.

Beraz, anima zaitezte eta eman ezazue bueltatxo bat Plaza Berritik. Goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte izango dira bertan.

Egitaraua Zientzia Azoka web orrian duzue.