LOMCE-ren kontrako ikasleen greba

Post date: Nov 20, 2013 10:29:06 AM

Idazki honen bidez, ikastetxeko zuzendaritzak azaroaren 21erako, ostegunerako, deituta dagoen greba deialdiaren berri eman nahi dizue. Geldialdia “LOMCE-ren aurka”” da eta egun osokoa izango da. Ikasleek egindako bozketen emaitzak ondoko hauek izan dira:

-Baiezkoen kopurua beste guztien batura baino handiagoa denez, proposamena onartu egin dute ikasleek, eta greba egin ahal izango dute azaroaren 21ean, egun osoan.

-Gogoratu DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek ez dutela greba egiteko eskubidea.

-Gurasoen baimena ez duten ikasleek ezin dute greba egin.

-Onarpen hau ez da loteslea, eta nahi duten ikasleak etor daitezke eta eskola normala jasoko dute.

-Gogoratu azterketak eta ekintza bereziak (hitzaldiak, irteerak…) errespetatu egiten direla.

Zuzendaritza, 2013-11-20