QR kodeak hazten dira gure indoor ortuan

Post date: May 31, 2013 11:09:55 AM

Gure irakaslea den Beatriz Anton-en laguntzaz, DBHko 2.mailako ikasleek izugarrizko lana egin dute gure indoor ortuan. Landare bakoitzari QR kodea lotu diote landareari buruzko haiek sortutako informazioa emanez. Ortutik pasatzen bazara, eraman zure smartphone edo tableta eta Handitutako Errealitatea esperimentatu. Ez ahaztu QR kodeak eskaneatzeko aplikazioren bat instalatzea (I-nigma gomendatzen dizuegu).