H.N.P.

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

ABENDUAK 3

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU !!

https://sites.google.com/a/arrigorriagabhi.net/eus/proiektuak/h-n-p/Eusk%20bizi%20nahi%20dut%20bideo.jpg

Proiektu honen bidez, euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu nahi dugu institutuan.

Plan hau 1996-1997 ikasturtean jarri zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

Gure institutuan, ikasturtean zehar, ekintza desberdinak jartzen ditugu martxan; besteak beste, gazteen arteko hizkuntza lantzeko tailerrak 4.mailako ikasleentzat, lau eguneko barnetegiak eta bertsolaritza ikastaroak 1. mailakoentzat, prentsa tailerra 3.mailakoentzat (Txaramela bloga), EGA prestatzeko 100 orduko ikastaroak batxilergoko ikasleentzat, Gaztezulo aldizkaria ikasle guztientzat…

Egun bereziak ospatzen ditugu ere; Euskararen eguna, Santo Tomas jaia, Korrika..

eta baita jarduera desberdinak antolatu ere; antzerkia, hitzaldiak, herri kirolak, irteerak…

Udaletako Euskara Zerbitzuarekin, Euskara Elkarteekin, Euskaltegiekin kontaktuan gaude beste aldetik. Haren egitasmoen berri ematen diegu ikasleei; begirale ikastaroak, lehiaketak, eta bestelako informazioak. Proiektua hau aurrera eramaten laguntzeagatik gure esker onak azaldu nahi diegu denei hemendik.

Helburuak:

  1. Institutu barruan, euskara, funtzionamendurako, harremanetarako eta irakasteko hizkuntza normaldua izatea.
  2. Euskararen ezagutza eta erabilera zenbait puntutan igotzea.

Lan esparruak:

  • Ikasleak: Erabilera eremuak eskaintzea, gela zein gelatik kanpo (bertsolaritza, irratia, aldizkaria, antzerkia…). Motibazio ekintzak: Santo Tomas jaia, Korrika, Agate Deuna,…
  • Irakasleak: Etengabeko hobekuntza (IRALE, ariketak…).
  • Funtzionamendua: Produkzio idatzia euskaraz (aktak, txostenak,…). Euskara ahozko lan hizkuntza nagusia (bilerak, harremanak,…).
  • Harremanak: Udalekin, Euskara Elkartearekin, Euskaltegiekin,…

Aurrekontua:

Irakasle erdiko ordu kreditoa (9 ordu)

Irakasle arduradunak:

Tere Uribe-Etxebarria eta Karmele Arrieta