• Inauteriak 2018

    Publicado a las 19 feb. 2018 4:00 por Juan Carlos Guerra
  • DBH 2.mailako gurasoekiko bilera: Digitalizazio Plana

    Otsailaren 21ean bilera izango dugu DBHko 2.mailako ikasleen gurasoekin, datorren ikasturtean 3.DBHn egingo dugun digitalizazio planari buruz informazioa emateko.
    Bilera arratsaldeko 6etan izango da institutuko bilera gelan.
    Publicado a las 9 feb. 2018 0:51 por Juan Carlos Guerra
  • Bilboko Ingeniaritza Eskola. "Maila bakoitzeko Espediente Onenaren Sari Berezia"
    96/97 ikasturteak geroztik  Bilboko Ingeniaritza Eskolak " Maila bakoitzeko Espediente Onenaren Sari Berezia" ematen du. Sari hau maila bakoitzeko batezbesteko nota hoberena lortu duen ikasleari ematen zaio.
    Aurten sarituen artean gure ikasle ohia , JON ANDER DAÑOBEITIA RECIO , 
    egon da. Jon Anderrek Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterrako 2. kurtsoan 9,29 batezbesteko nota atera zuen. 

    Arrigorriaga institututik gure zorionik beroena luzatu nahi diegu bai Jon Anderri bai bere familiari: 
    ZORIONAK, JON ANDER!
    Publicado a las 16 ene. 2018 10:51 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
  • Harrera eta matrikulazioa. 2018-2019
    • Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea:

        On-line: 2018ko urtarrilaren 29tik otsailaren 8ra

        Ikastetxean: 2018ko urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra

    • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2018ko otsailaren 20an
    • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2018ko martxoaren 1ean
    • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2018ko martxoaren 14ra arte
    • Eskabideari uko egiteko: 2018ko martxoaren 14ra arte
    • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2018ko martxoaren 22an
    • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2018ko apirilaren 11an
    • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2018ko apirilaren 23ra arte

    INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO HONAKO LOTURAN KLIKATU


    INSTITUTUKO ATE IREKIAK: OTSAILAREN 1an, 17:30etatik 19:30era  arte




    Publicado a las 15 ene. 2018 6:03 por Arrigorriaga Institutua -Kudeaketa-
  • Santo Tomas Eguna 2017

    Publicado a las 9 ene. 2018 1:16 por Juan Carlos Guerra
  • Gabon zoriontsuak!
    Arrigorriaga Institutuaren heziketa-komunitateak Gabon zoriontzuak eta Urte Berri On opa dizkizue


    Publicado a las 19 dic. 2017 3:21 por Juan Carlos Guerra
  • Ebaluazio Diagnostikoa 2017
    2016-2017 ikasturtean , ISEI-IVEI erakundeak Ebaluazio Diagnostikoa burutu du Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.

    Orain dela gutxi bidali diegu familiei banakako txostena. Txosten horretan aurkezten dira frogan ebaluatutako bost konpetentziako bakoitzean lortutako emaitzak.

    Emaitzak interpretatzeko informazio gehiago nahi baduzue, begiratu Familiarentzako txostena

    Jaso duzuen eskutitzean Txosten exekutiboa aipatzen da. ISEI-IVEI erakundeak oraindik ez du argitaratu. Egingo duenean, gune honen bidez jakinaraziko dugu.

    Arrigorriaga BHIko emaitza orokorraren txostena zuen eskura dago zuzendariaren bulegoan.
    Publicado a las 19 dic. 2017 0:11 por Juan Carlos Guerra
  • Euskara Eguna 2017 ospatzen

    Publicado a las 14 dic. 2017 3:15 por Juan Carlos Guerra
  • Aurten ere, Kodearen Orduan parte hartzen dugu #hourofcode

    Kodearen Ordua Konputazio Zientzietarako ordu bateko sarrera da, mundu guztiak programatzen ikas dezakeela erakusteko eta honela diziplinaren oinarrizko kontzeptuak modu dibertigarri batean ulertzeko.

    Kodearen Ordua mugimendu globala da, 180 herrialde baino gehiagoko milioetako ikasleengana iristen dena. Munduko edozein lekutan, edozein pertsonak, Kodeko Ordu bat antola dezake. . Esperientziarik ez da behar. 4 eta 104 urteren arteko adinetarako.

    Noiz egiten da? Konputazio Zientziak astean (abenduaren 1.aste osoan)

    Nork antolatzen du? Code.org erankundeak [Irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoa]






    Publicado a las 15 dic. 2017 12:06 por Juan Carlos Guerra
  • Master Txof Osasungarria
    Elikadura osasungarria ikasleengan kontzientzia kritikoa garatzeko 'Emaidazu Pozoia' Unitate didaktikoa landu dugu DBH 3. mailako guztiekin. Talde bakoitzak arlo ezberdin bat landu du eta amaitzeko, azaroaren 28an, VsF taldeak antzerkia ekarri du institutura. Hona hementxe duzue laburpen txiki bat  (Agenda 21 blogean Marian Calvok argitaratutako artikulua)


    Publicado a las 7 dic. 2017 0:45 por Juan Carlos Guerra
Mostrando entradas 1 - 10 de 167. Ver más »


Berri-berriak irratia
Souncloud kanala

Berri-berriak Irratia
Ivoox Kanala