Proiektuak‎ > ‎

IKT

Informazio eta Komunikazio Teknologiak



Harremanetan jartzeko :  ikt@arrigorriagabhi.net




INSTITUTUKO IKT MAPA




ESKOLA 2.O PROIEKTUA


2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea.
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.

Ekipamendua

Ikastresnak

Prestakuntza


IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK

Iturria: Eusko Jaurlaritza

Eskola 2.0 Web gunea




 Ikastetxeko teknologia-heldutasunaren eredua


Proiekturaten helburu orokorra
Euskal eskolen teknologia modernizatzeko
planteamendu zabalago batera jo, eta
bultza egiteko irakaskuntzan metodologia aldatu
dadin eta irakaste-, administrazio-, informazioeta
komunikazio-prozesuak digitalizatu daitezen.

Irakaskuntza, administrazio eta komunikazioko
prozesuak digitalizatzeko, zein mailatan
erabili ikastetxeek teknologia-baliabideak, halako
heldutasun-maila izango dute. Maila bat
erdiesteko, aurreko maila egiaztatuta izan
beharko da.
Egitura: Ereduak hiru maila ditu. Maila horiek, apurkaapurka,areagotu egiten dute ikastetxeko prozesuen digitalizazio-maila eta rakasleek ikasgeletan IKT erabiltzeko duten inplikazioa.
.Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»: maila honetan, irakasteko materialak eta administraziokoak digitalizatzen hasiko dira ikastetxeak. Ikastetxean eskura dauden baliabide informatikoak erabiliko dituzte irakasleek: IKT gelak, ikasgeletako ordenagailuak, arbel digitalak, multimedia proiektagailua, eta abar. Hezkuntzakomunitatearekin dituzten harremanetan aplikazio informatikoak erabiltzen hasiko dira, bai Sailak jarritakoak, bai ikastetxeak berak jarri dituen beste batzuk; hala ere, aldi batean, beste konponbide tradizional batzuetara jo ahal izango da. .
Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»
maila honetan, ahaleginak egingo dira ikasgeletan, eta IKTak erabiliko dira curriculumeko arloak lantzeko. Orokortu egingo da ikasgai guztietan IKTak eta bereziki Internet erabiltzea, eta ikasgeletan, berriz, teknologia-baliabideak izango dituzte, Internet egunero erabiltzeko. Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa; horrenbestez, ezkuntzaplataformen bidez (teleprestakuntza, blogak, intranetestranet, wikiak...), kanpokoei zabaltzen zaizkie ikasgelako ateak. Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuk edota ikasgaiei buruzkoak (esate baterako, ikastetxearen webgunean, taldearen webgunean, buletin elektronikoetan, blogetan eta abarretan begiratuta). .
Maila aurreratua «ikastetxea birtualizatzea»: maila honetan, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan erabiliko dira IKTak. Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, aurreikusi egingo du langile guztiek IKTak orokorrean erabiltzea, eta erabili ere aipatutako prozesu horietan guztietan. Ikastetxeak hezkuntzaplataforma du, hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin etengabe eta noranzko bietan


174/2012 DEKRETUA, irailaren 11koa, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituena, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituena:


2011. urtean ezarritako MARKO TEORIKOA 

Bai Europako i2010 programak bai Lisboako estrategiak planteatutako helburu orokorra da hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalei probetxu guztia ateratzea, eta herritarrak gaitzea, egungo eta etorkizuneko herritarrak prestatzea helburu hartuta.

Helburua da hezkuntza iraunkorra sustatzea, guztiak barne hartzen dituena, kooperatiboa eta integrala, gizakiaren alderdi oro aintzat hartuta:  bizitza, mundua, lana, aisia... Azken batean, ezagupenen ordez, ikasteko gaitasunak garatuko dituen hezkuntza bultzatzea.

Europako zuzentarau horietan oinarriturik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, EIGP 2010: Euskadiko Agenda Digitala eta ondoz ondoko Premia planak bitarteko hartuta, Informazioaren Gizartea hezkuntza-eremura hurbiltzeko beharrezko azpiegitura hedatzea lortu du.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzea helburu hartuta, Hezkuntza Sailak ikastetxeen Modernizazio Tekonogikorako plan berri bat planteatu du, XXI. mendeko gizartera egokitu daitezen,  eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan aldaketa metodologikoa sustatzeko asmoz.  Plan berri horren ardatzak hauek dira: irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean, ikasgaietan eduki digitalak sartzea, eta plataforma telematikoak abian jartzea, eginkizun pedagogikoan, administratiboan, eta hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioan eta harremanetan lagungarriak izan daitezen.

Orientabide berri hori hobekien definitzen duten proiektuen artean dago Eskola 2.0, Lehen Hezkuntzako azken zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehenengo etapa helburu dituena. Hain zuzen ere, proiektu horren xedea da irakasleek nahiz ikasleek ikasgelan egiten duten lana egokitzea.  Horretarako, ordenagailu txiki eramangarria ematen zaio ikasle bakoitzari, eta ikasgela guztietan jartzen dira ekipo informatikoak jasotzeko eta kargatzeko armairuak, wi-fi sareak eta arbel digitalak.  

Baina, Eskola 2.0 proiektua ez da soilik azpiegiturak jartzea. Izan ere, proiektuak kontuan hartzen du irakasleak prestatzeko eta gaurkotzeko plana, baita curriculumeko eduki digitalak sortzea ere; gainera, familien inplikazioa lortu nahi du, eskolaren eta familien arteko urruntzerik gerta ez dadin.

Oraingoz, ez da aurreikusten Eskola 2.0 proiektuak Derrigorrezko Hezkuntzaren maila guztietan eragitea; horregatik, eraginik ez duen etapetan edo mailetan IKTak ikastetxeen prozesu pedagogiko eta administratiboetan sartzen lagunduko duten beste jarduera batzuk  gauzatu behar dira, ikasleengan, irakasleengan eta familiengan eragina duten alderdi guztietan, ekintza guztien arteko koordinazioa eta koherentzia bermatuz.

Ikastetxeen autonomia-eskubidea errespetatuz, baina Sailak zehaztutako ildo edo erreferentzia-esparru  horren barruan, proposatzen da ikastetxe bakoitzak erabakitzea IKTen alorrean lortu nahi duen Heldutasun-maila. Horrenbestez, ikastetxe bakoitzak teknologia-modernizaziorako berariazko plana izango du, dagozkion berezitasunak, hezkuntza-etapak, neurria eta abar aintzat hartuta, eta Hezkuntza Sailak xedatutako helburu orokorrekin bat eginez.

Hortaz, hezkuntza-prozesuak ikasleen trebetasun emozionalak eta intelektualak indartu behar ditu, ardurak hartzeko prestatu behar ditu, eta informazioa ezagutza bihurtzeko gai izan daitezen sustatu behar du.

 

Irakasleei dagokienez, bistakoa da funtzio eta soslai berriak sortuko direla, ikasteko egoera berri horien ondorioz: IKT baliabideak erabiltzen dituzten irakasleak, eta irakasteko eredu berriak bultzatzen dituzten irakasleak, ikasleak ikaskuntza-prozesuan inplikazio handiagoa izatea oinarri hartuta. Izan ere, berdinen arteko ikaskuntza, lankidetza, eta aurrez aurreko irakaskuntza sendotzeko eta osatzeko plataformen erabilera sustatu behar dira. Eta ez dugu ahaztu behar eduki eta zerbitzu digitalak sortzea ere sustatu behar dela, hezkuntza-prozesuari balio erantsia ematen baitiote.


Eta, amaitzeko, familiek ere parte hartu behar dute hezkuntza-prozesuan, beharrezko trebetasunak eta ezagutzak garatzeko prestakuntza eta informazioa eskatzen duten subjektu gisa, familiei baitagokie gizarte-inguru berrian seme-alaben hezkuntza sustatzea eta bideratzea.

2007-2008 ikasturtean “Ikastetxeko IKT Heldutasun eredua” programa martxan jarri genuen eta honen barruan “IKT Batzordea” osatu zen partaide hauekin(ik.beheko taula):IKT arduraduna, Irakasleak eta Zuzendaritzakideak Ikasturte honetan berrituko da Zuzendaritza taldeko ordezkariak:


IKT BATZORDEA

Partaideak 

IKT Arduraduna

Juan Carlos Guerra

Irakasleak (4) 

Alazne Zarate Matematika

Jaime Agirre Fisika eta Kimika

Marian Calvo  Lengua

Idoia Rubio Gaztelania

Zuzendaritza (3)

Agurtzane Vallejo Zuzendaria

Manuela Virto Ikasketa Burua

Naiara Urzaa Idazkaria


2013/2014 ikasturtean gure institutuak prozesu administratibo, pedagokiko eta komunikazio prozesuei buruzko ebaluzioa gainditu ondoren, IKT Heldutasun-maila Ertaina lortu du eta horregatik dagokion zigilua eskuratu dugu :








SARE_HEZKUNTZA



Sare_Hezkuntza Gelan Hezkuntza Sailak 2014-2015 ikasturtean martxan jarri zuen berrikuntza proiektu bat da, geletan teknologia hezitzailea bultzatzeko.

"Sare_Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

• Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan.
 • Irakasteko eta ikasteko prozesuan, indartzea material eta baliabide digitalen elaborazioa, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza‐sistemaren barruan.
 • Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.





Ċ
Juan Carlos Guerra,
12 abr. 2013 1:14
Ċ
Juan Carlos Guerra,
12 abr. 2013 0:56
Comments