Testu liburuak eta lizentzia digitalak

ARAUTEGIA

Liburu solidarioaren programa (24-25)

Ikasturte honetan DBHko ikasle guztiak parte hartu ahal dute programan. 

Informazio guztia EBAZPENEAN

Programa hori AJAko 72. artikuluan agertzen da. Programaren baldintzak ez direnean betetzen artikuluko 72.4 atala aplikatuko da:


Programa honen barruan dauden testu liburuen egoera aldizka aztertuko da, eta apurtuta edo galduta badaude, familiak liburuen birjarpena ordaindu beharko du. Horrela ez balitz, ikasleari  gainontzeko liburu mailegatuak hartuko litzaizkioke eta programan jarraitzeko eskubidea galduko luke.

Ikasturte hasieran familiek dagokion mailako baimen orokorren eranskina sinatzerakoan onartuko da (AJAn ikusi):

VIII. eta IX ERANSKINAK

BAIMENA OROKORRAK 1. 2., 3. eta 4. DBHkoentzat / 


Programari uko egiteko epea  uztailaren 15an amaitzen da eta horretarako ebazpenaren 1. anexo bete beharko da.

I. ERANSKINA

PROGRAMAN PARTE-HARTZEARI BANAKAKO UKO EGITEA

ORDAINKETAK

Ikasle guztiek parte hartuko dute Programan,  uztailaren 15a baino lehen programan parte hartzeari uko egiten ez badiote. Programan parte-hartzea gauzatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:

1. Irakurri oinarrizko informazioa .

2. Dirua sartu Arrigorriaga BHIko kontuan (Kutxabank),  uztaila amaitu baino lehen.

ES36 2095 0611 0932 3906 8617

Garrantzitsua da IKASLEAREN IZENA eta ABIZENAK eta MAILA,  diru-sarreran  agertzea.

3. Ekarri ordainketa agiria institutura liburuen banaketa egunean. Aldez aurretik abisatuko zaie eguna.



Mailako sartu behar diren kantitateak 

OHARRA: ikasle bakoitzak bere ingeles eta frantsesezko ariketa liburua erosi beharko du (ikusi testu liburu atalean).

TESTU-LIBURUAK

24-25 LIZENTZIA DIGITALAK ETA TESTULIBURUAK